Eman daiteke izena Getariako salbatore jaietako Baltsa Txapelketan

Getariako Hitza 2013ko uztailaren 17a

Urtero bezala, Baltsa Txapelketa jokatuko dute getariarrek salbatoretan. Bertan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, abuztuaren 2a bitartean. Horretarako 688-809565 telefonora deitu beharko da, gaztetxera bertaratu edota horren facebookearen bidez  jakinarazi. Baltsa bakoitzean gehienez sei pertsonek joan ahalko dute eta horiek gutxienez 12 urte izan beharko dituzte. Ibilbidea dike berriko zabaldegian abiatuko dute, altxerriraino joan beharko dute eta ondoren baltsa eta guzti Itxas-etxera iritsiko dira parte-hartzaileak. Horra lehenbizi iristen direnak irabaziko dute. Amabirjina pasatu ostean, abordatzeko aukera izango dela jakinarazi dute. Baltsek eskuz eginak egon beharko dute eta itsasoa edota moila zikintzen dutenek "zikin" amaituko dutela ohartarazi dute. Txapelketa amaitutakoan baltsak kofradia zaharraren atzean utzi beharko dira. Sari banaketa txosnetan izango da. Honako sariak jasoko dituzte azkarrenek: 1,3 kilogramoko txuleta, hiru ardo botila, txanpaina eta 75 euro; 2,5 kilogramo sahieski, hiru txakolin botila eta 50 euro eta 3,3 kilogramo sahieski, hiru ardo botila eta 30 euro. Baltsa politenaren jabeak, berriz, 100 euro, 3 kilogramo txuleta, ardo botila eta txanpainarekin sarituko dituzte. Animatuenek gaztetxeko lepoko bana jasoko dute. Biatloia, hilaren 27an Hilaren 27an izango da, berriz, Getariako XII. Salbadore Biatloia. Izena emateko epea hilaren 21ean, igandean amaituko da, 11:00etan. Udaletxera jo edota 943-896024 telefono zenbakira deitu beharko da horretarako. Parte hartzeko gutxienez 16 urte eduki beharko dira. Ohi bezala, 550 metro egingo dituzte parte-hartzaileek igerian eta 3.500 metro korrika. 12:15ean hasiko dute biatloia, hilaren 27an. Hilaren 27an jokatuko dute Getariako XII. Salbadore Biatloia. Aritz Mutiozabal

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide