Uztaileko lehen asteburuan ireki zituen ateak Udal Kanpineko Boga-Boga taberna-supermerkatuak. Eguraldia lagun jende asko ibili da aurrera eta atzera taberna ireki zutenetik. Lehen larunbatean, taberna herritarren artean ezagutarazteko, Udalak zozketa egin tabernan zerbait kontsumitzen zutenen artean. Kontsumitu ahala txartela bete eta ontzi batean bota behar zuten bezeroek. Potoa bete ondoren zozketa egin eta honakoak dira sarituen izenak:
- Lourdes Lage
- Juan Antonio Manterola
- Jon Mikel Lujanbio
Irabazle bakoitzak irailerako bi logelako bungalow batean asteburuko egonaldia jasoko du sari.