Zarauzko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak modu koordinatuan aritzeko mahaia sortu dute

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 15a

Zarauzko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak modu koordinatuan aritzeko mahaia sortu dute.  Mahai horren irizpideei jarraiki, herriko hainbat guneetan arreta berezia jarriko da, zaintza partekatuaren bidez, egon daitekeen edozein arazo, ahalik eta modurik "azkar, ziur eta errespetuzkoenean" konpontzeko. Horrela, Zarauzko udaltzaingoak bere aldetik eta Ertzaintzak bestetik, beren baliabide eta eskumenekin, Zarautzen udan "behar bezalako zerbitzua" eskainiko dute. Udalak udako aurreikusitako  aldaketekin —itsas araudi berria eta mugikortasun politika, besteak beste— jarraituz,  segurtasun alorrean urte sasoi honen ezaugarri eta beharretara moldatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailaren baitan ematen ari diren aldaketak ere kontuan izanik, lanketa berezitua eramango du aurrera hala. Testuinguru berrira egokituz, Ertzaintzak kaleak oinez patruilatze lanak indartu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide