Sinatu dute lan hitzarmena Zumaiako Otezuriko langileek

Onintza Lete Arrieta 2013ko uztailaren 16a

Otezuriko langileak, orain aste batzuk egoitza aurrean protestan (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Amaitu da Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzako lan gatazka. Gaur goizean sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan hitzarmen proposamena Gerozerlan enpresak eta langile ordezkariek. Gainerako egoitzek sinatutako akordioetako "baldintza berak" eskuratu dituzte, soldatei dagokion arloan izan ezik: "Soldatan pixka bat gutxiago lortu dugu", azaldu diote ELAko ordezkariek HITZAri. Hala ere, "pozik" daude akordioarekin. Egoitzan normaltasunez hasi dira lanean gaur bertan. Izan ere, 50 egun baino gehiago egin dituzte greban langileek, hitzarmen eske. Ondorioz, eskualdean Zarauzko Santa Ana adinekoen egoitzak bakarrik jarraituko du hitzarmenik gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide