Galiziaren Astea ospatuko dute bihartik igandera, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 15a

Santiago Apostol taldearen emanaldi folklorikoa izango da larunbatean, Musika Plazan. Amaia Ventas Urola Kosta eskualdea festa giroan murgilduta dago, eta Zarautzen galiziarrek ere izango dute euren ospakizuna. Bihartik hasi eta hilaren 21a bitartean euren herrialdeari eta kulturari eskainiko diote astea, eta horretarako egitarau zabala antolatu dute Carballeira elkartekoek Zarauzko Udalaren laguntzarekin . Hasiera borobila emateko hitzaldia izango da bihar, Sortaldea kultur eremuan. Xose Estevez historialariak emango du. Galizian jaioa da baina Euskal Herrian bizi da gaztetatik eta galiziarren immigrazioari buruz ariko da 19:00etatik aurrera. Asteazkenean, berriz, A memoria da Lengua dokumentala izango da ikusgai leku berean 19:00etatik aurrera. Ostiralean Mendez Ferrinen Arraianos (http://arraianos.wordpress.com) nobelan oinarritutako izen bereko filma estreinatuko dute Modelon, 19:00etan. Hiru euro kostako du sarrera bakoitzak. Larunbatean Santiago Apostol taldeko kideek emanaldi folklorikoak egingo dute Musika Plazan 23:00etan eta igandean Galiziaren Eguna ospatuko dute Iñurritzan. Ohi bezala, dantzari eta gaiteroen emanaldiez eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da bertan, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide