Zumaia Salegi nagusi Euskotren Ligako lehen asteburuan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 15a

Zumaiarrak, atzo, estropada irabazita (Argazkia: Jose Mari Lopez) [Sasoian.info] Zumaia Salegik nagusitasunez irabazi ditu asteburuan Euskotren Ligako lehen bi estropadak, Pedreñan eta Donostian. Iazko irabazleek aurten ere ligako garaipena nahi dutela erakutsi dute. Zumaiarrak ziren Euskotren Ligan tokia bermatuta zuen ontzi bakarra, gainerako zazpi traineruek lehiatu egin behar izan zuten bi jardunaldietan. Azkenean, San Juan, Hibaika eta Orio sailkatu dira; Zarautz kanpoan geratu zen, zazpigarren postuan. Euskotren Liga: larunbateko emaitzak Euskotren Liga: igandeko emaitzak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide