Jendetza bildu du Zumaiako kultur arteko azokak

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 13a

Kirima Kergui dantza afrikarra, Amaiako plazan. Amaia Ventas Jendetza bildu da Zumaiako Udalak, Balconet enpresak  eta Txoria Txori taldeek elkarlanean antolatu duten kulturen arteko azokan, Amaiako plazan. Askotariko postuetan ikusmiran ibili dira zumaiarrak zein bisitariak eta askotariko ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute. Egitaraua: Egitaraua:
  • 11:00. Azokaren irekiera.
  • 11:30. Talde folklorikoen aurkezpena.
  • 12:00. Haur txokoaren irekiera.
  • 11:30. Al Abi arabiar taldearen dantzaldia.
  • 13:00. Bollywood dantzaldia.
  • 13:30. Kirima Kergui dantza afrikarra.
  • 14:00. Galiziako olagarro taberna.
  • 17:30. Azokaren irekiera.
  • 18:00. Marokoko oin-tornularien erakustaldiak.
  • 18:30. Azkartasun jokorako mahaiak.
  • 19:00. Al Ibi arabiar taldearen dantzaldia.
  • 19:30.  Belatzen hegaldi erakustaldia.
  • 20:00. Arabiar dantzaldia.
  • 21:00. Kirima Kergui dantza afrikarra.
  • 21:30. Egiptoko dantzak.
  • 22:00. Arabiar jatetxea eta te etxea.
*Larunbatean eta igandean ekitaldiak berak izango dira, eta ordu berean, bi izan ezik. Larunbatean Galiziako taberna jarriko dute 14:00etan, eta arabiar jatetxea i22:00etan; igandean, berriz, barraka valentziarra etaTurkiako kebap-ak, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide