Haur bat penaltia botatzen, Vista Alegren. Amaia Ventas
Udako jaien egutegiarekin jarraituz, asteburuan Zarauzko Vista Alegre auzoaren txanda da. Urtero hutsik egin gabe egitarau zabala antolatzen du auzoko batzordeak, eta ospakizunetan bete-betean murgilduta daude bizilagunak. Goizean haurrek eskulanak eta marrazkiak egiten entrenitu dira, eta eguerdian saskiratze eta penalti lehiaketetan euren abilezia erakutsi dute. Orain bertso bazkariaz gozatzen ari dira.
Egitaraua:
Uztailaren 20a, gaur
- 14:30ean. Bertso bazkaria eta auzoko erretiratuen bazkaria egingo dituzte.
- 18:00etan. Zezen txikiak eta poniak izango dira.
- 19:00etan. DJ Dual Music haurrentzat musika saio berezia egingo dute.
- 20:30ean. Patata tortilla lehiaketa egingo dute.
- Ondoren, DJ Dual Music-en emanaldia izango da.
- 02:00etan. Baratxuri zopa banatuko da.
Uztailaren 14a, igandea
- 09:00etan. Diana joko dute.
- 12:00etan. Auzoko haurren emanaldia izango da.
- 13:00etan. Txistorra jana eta Poteo Elegantea egingo dute.
- 17:00etan. Dardo txapelketa jokatuko dute.
- 18:00etan. Toka txapelketa jokatuko dute.
- Ondoren. Haurrentzat txokolatada egingo dute.
- 20:00etan. Jaiei amaiera emango diete.