Ohi baino orrialde gehiagorekin dator uztaileko Baleike aldizkaria, gaiez gainezka. Duela hilabete batzuk hil zen Bertil Lagerström artista suediarrari eskaini diogu erreportaje nagusia. Zumaiako lagunek bere obraren erakusketa antolatu dute omenaldi modura, eta Bertil gertuagotik ezagutzen lagundu digute. Bestalde, Puri-purian dagoen ontziolen auzia aztertu dugu Balenciagako gerente Vicente Galdeanorekin. Eta opor garaia aitzaki, Ipar Korea hobeto ezagutzeko aukera daukazue Haize Galarragaren eskutik. Horiek gai nagusiak. Gainera, surfa, flysch trail, bertsoak… Bazkideok etxeko buzioan jasoko dute; gainontzean, ohiko salmenta puntuetan eskuratu ahal izango duzue.