Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Hondakinen Mahaiak herritarrek bilketa sistemaren inguruan iritzia eman eta parte hartu dezaten hainbat bide eskaintzen ditu. Bide horien artean berritzaileena zuzarautz.info webgunearen bidezkoa da. Herritarrek formulario bat eskuragarri dute bertan, hainbat galderekin. Hori zuzenean bete dezakete gune horretan. Udala "oso gustura" dago orain arte izandako emaitzarekin; izan ere, 30 pertsona inguruk eman dute beren iritzia ZuZarautz bidez. Kopuru horrek gora egin dezan herritarrak hondakinen inguruan iritzia ematera animatu ditu Zarauzko Udalak, ZuZarautz zein beste baliabideen bitartez.