Arroa Goiko jaietako herri afarirako txartelak salgai daude

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 12a

Iaz Arroagoian Santio Santa Ana jaietako une bat. Arroa Goiko Santio Santa Ana jaietako herri afariko txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte ohiko lekuetan. Herri Afaria,  uztailaren 24an, asteazkena, iluntzeko bederatzietan izango da, Joxe Ramon Akulu eta Oskar Alberdi bertsolariekin eta trikitilariek lagunduta. Afariko txartelen prezioa 24 euro da, 18 urte azpikoentzat 14 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide