Donostian eta Pedreñan jokatuko dituzte arraun estropadak asteburu honetan

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 12a

Zumaiarrak denboraldi honetako estropada batean (Argazkia: TKE liga) Bihar, uztailak 13, Pedreñan (Kantabria, Espainia) ibiliko dira arraunean TKE ligako eta EuskoTren ligako neska-mutilak. Emakumezkoen kasuan, ligako lehen estropada izango da, eta 18:30ean hasiko da lehia. Gizonezkoek ordu erdi geroago ekingo diote lanari, 19:00etan. Egun berean, KAE1-eko arraunlariak Donostian ariko dira, 17:00etatik aurrera. Igandean, berriz ere EuskoTren eta TKE ligen txanda izango da. Donostian Eusko Label Bandera jokatuko dute, 12:00etatik aurrera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide