‘Busti zaitez’ kanpaina Itzurun hondartzan izango da igandean

Baleike 2013ko uztailaren 12a

Esklerosiaren inguruko informazioa eman eta sentsibilizazioa bultzatzeko sortutako ‘Busti zaitez’ ekimena Itzurun hondartzan izango da igandean. Ademgi elkartearen ekimen honek, informazioa emateaz gain, 2007. urtean sortutako esklerosi anizkoitzaren zentrorako dirua biltzea ere badu helburu. Elkarteak stand bat jarriko du hondartzan eta kamisetak izango dira salgai. Igeri eginaz parte hartuko duten guztiei diploma bana emango zaie eta amaieran igeri egindako metro guztiak batuko dira. Ekimena aurrera eramateko, Udalaren, herriko boluntarioen eta Nagusilan elkarteko kideen laguntza izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide