Iaz ere itsas pasealekuan jokatu zuten Zarautz Saria (Leire Ventas/Hitza)
Egitaraua
- 16:00-16:15. Ekitaldiaren aurkezpena.
- 16:15-16:35. ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia.
- 16:35-18:10. Lehen halterofilia txanda.
- 18:10-18:35. ZKEko Herri Kirol sailaren erakustaldia.
- 18:35-20:10. Bigarren halterofilia txanda.
- 20:10-20:35. ZKEko Herri Kirol Sailaren erakustaldia.
- 20:35-21:00. Sari banaketa eta agurra .
Larunbat arratsaldean jokatuko da II. Jose Mari Illarramendi Halterofilia Saria, Zarauzko Malekoian (Gurutze Gorriaren parean), 16:00etatik aurrera. Aurten, lau halterofilia talde lehiatuko dira: Ziburuko Halterofilia Elkartea, Akitaniako selekzioa, Iruñeako Anaitasuna taldea eta Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldea. Ekitaldiko ohiko halterofilia lehiaketaz gain, Iruñea eta Zarauzko taldeentzat Espainiako Ligarako puntuagarria izango da txapelketa hau.
Hori horrela, Espainiako ligak eskatzen duen bezala sei partaidek osaturiko taldeak aurkeztuko dituzte bi talde hauek, Zarauzko halteoriflia sari honetarako beharrezkoak direnak baino bi gehiago. Txapelketa biribiltzeko, Izetarrak eta Zarautz Kirol Elkarteko herri kirol saileko harri-jasotzaile gazteek erakustaldia egingo dute.