Inbertitzaileek dirua itzuli beharko dutela berretsi du Almuniak

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 11

Balenciaga ontziola (Leire Ventas/Hitza) Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehia komisarioarekin bildu dira gaur. Tax lease sistemaren bidez ontziolek ogasunei pagatu ez zizkieten 2.000 milioi euro ez ordaindu behar izatea eskatu diote. Baina esku hutsik itzuliko dira bilera horretatik. Izan ere, Almuniak ez du jarreraz aldatu. Berretsi egin du inbertitzaileek dirua itzuli beharko dutela. Zumaiako Balenciaga ontziolak 100 langile ingururi ematen dio lana zuzenean, eta guztira 300 laguni eragiten dio egoerak. Langileek behin eta berriz esan dute inbertitzaileak uxatuko dituela Europako Batzordearen erabaki honek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide