Uztaileko lehen asteburuan jende asko ibili da kanpinean

Karkara.eus 2013ko uztailaren 9a

Logela bateko bungalowak ia abuztu guztian egongo dira beteta

Uztaileko lehen asteburua eguzkitsu esnatu da eta herritarrak ez ezik turista eta bisitari asko gerturatu ditu hondartzara, baita kanpinera ere. Orioko Udal Kanpineko partzela guztiak beteta izan dira asteburuan eta ireki berri dituzten bungalowen %30a ere. Lehen asteburua izanik eta obrak bukatu ezinik ibili direnez, emaitzak ikusita baikor agertu da Orioko Udal Kanpineko Idoia San Sebastian. Azken orduan ibili garenez eta publizitaterik egin ez dugunez –dena ahoz ahokoa izan da edo deitu dutenei jakinarazitakoa–, alde hortatik gustura gaude. Orain belarra ateratzea baino ez da falta, gainontzekoa bukatuta dago. Martxan jarri ahala xehetasun txikiekin ere konturatu gara eta ahal den neurrian konpondu ditugu. Pena izan da orain dela hilabete bukatuta ez egotea, hala balitz lasaiago prestatuko genuke dena.

Lehen asteburuan izandako jendearen erantzunarekin gustura egoteaz gain, aurrerantzerako ere hainbat eskari jadanik eginda daudela jakinarazi du Idoia San Sebastianek: Abuztuko lehen hamabostaldirako bungalowen %60a beteta daukagu jadanik eta pozik gaude. Logela bateko bungalowak, esaterako, ia abuztu guztian egongo dira beteta eta uztailean ere %80a. Bi logelakoak gehiago ditugunez, oraindik eskatu daiteke lekua.

Asteburuan jendeari bungalowak ikusteko aukera eman diote Udal Kanpinean eta egun guztian zehar ibili zen jendea pixkanaka bisitak egiten. San Sebastianen esanetan, bisitariek esan diete gustatu zaizkiela eta barrutik ikusita harritu egin ziren batzuk, beharbada ez zuten horrelakoak izango zirenik espero.

Taberna eta supermerkatua ere aste bukaeran ireki dute aldaketak egin ondoren, eta inguratu den jendea gustura azaldu da itxura berriarekin eta eskainitako zerbitzuarekin. Eguraldia lagun, Boga-Boga taberna berrira jende asko joan da egun hauetan eta pixkanaka tamaina hartuz joango dira han ere.

Logela bateko bungalowak ia abuztu guztian egongo dira beteta

Uztaileko lehen asteburua eguzkitsu esnatu da eta herritarrak ez ezik turista eta bisitari asko gerturatu ditu hondartzara, baita kanpinera ere. Orioko Udal Kanpineko partzela guztiak beteta izan dira asteburuan eta ireki berri dituzten bungalowen %30a ere. Lehen asteburua izanik eta obrak bukatu ezinik ibili direnez, emaitzak ikusita baikor agertu da Orioko Udal Kanpineko Idoia San Sebastian. Azken orduan ibili garenez eta publizitaterik egin ez dugunez –dena ahoz ahokoa izan da edo deitu dutenei jakinarazitakoa–, alde hortatik gustura gaude. Orain belarra ateratzea baino ez da falta, gainontzekoa bukatuta dago. Martxan jarri ahala xehetasun txikiekin ere konturatu gara eta ahal den neurrian konpondu ditugu. Pena izan da orain dela hilabete bukatuta ez egotea, hala balitz lasaiago prestatuko genuke dena.Bungalow

Lehen asteburuan izandako jendearen erantzunarekin gustura egoteaz gain, aurrerantzerako ere hainbat eskari jadanik eginda daudela jakinarazi du Idoia San Sebastianek: Abuztuko lehen hamabostaldirako bungalowen %60a beteta daukagu jadanik eta pozik gaude. Logela bateko bungalowak, esaterako, ia abuztu guztian egongo dira beteta eta uztailean ere %80a. Bi logelakoak gehiago ditugunez, oraindik eskatu daiteke lekua.

Asteburuan jendeari bungalowak ikusteko aukera eman diote Udal Kanpinean eta egun guztian zehar ibili zen jendea pixkanaka bisitak egiten. San Sebastianen esanetan, bisitariek esan diete gustatu zaizkiela eta barrutik ikusita harritu egin ziren batzuk, beharbada ez zuten horrelakoak izango zirenik espero.

Kanpineko tabernaTaberna eta supermerkatua ere aste bukaeran ireki dute aldaketak egin ondoren, eta inguratu den jendea gustura azaldu da itxura berriarekin eta eskainitako zerbitzuarekin. Eguraldia lagun, Boga-Boga taberna berrira jende asko joan da egun hauetan eta pixkanaka tamaina hartuz joango dira han ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide