Hondartzara joatetik kanpo, kostaldean, udan, bada bestelako planak egiten dituenik,
Aiako Pagoeta Parke Naturalera joan eta erlategira bisita gidatua egitea, esaterako. Taldekideak
Iturraran Parketxean elkartu eta erlategirako bidea egingo dute Lorategi
Botanikoaren eta erleen arteko lotura aztertuz. Erlategira iritsitakoan
erleen mundu bitxiaren azalpen orokorrak emango dizkiete eta ondoren, erlauntzak
irekiko dituzte abaraskak ikusteko.
Bisitak oro har edozein jendek egiteko modukoak dira eta uztailean larunbat eta igandetan eta abuztuan ostiral, larunbat eta igandetan eskainiko dituzte. 13:00etan hasi eta batez beste ordubeteko iraupena izango dute. Taldeak osatzeko orduan kontuan izan behar da gutxienez 8 lagunekoak izan behar direla eta gehienez 50 pertsonakoak, beraz, gomendagarria da, ahal dela, aurrez izena ematea.

5 eta 12 urte arteko umeek 1,5 euro ordaindu behar dute, helduek, berriz, 2,5 euro.
Edozein zalantza argitzeko edo izena emateko Iturrarango parketxera gerturatu, 943 835 389 telefono zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net