Aloña Zubeldia irakasle dela xaboi naturalak nola egiten diren ikasi ahal izango da ostiralean Mandalara taldearen eskutik. 18:00etan plazara gerturatzen direnek –aurrez izena ematea ez da beharrezkoa– xaboia egin eta etxera eramateko aukera izango dute.
Aloña Zubeldiak azalduko du xaboiak etxean egiteko zein material eta bakoitzetik zein kopuru behar diren eta gero zein pauso jarraitu behar diren erakutsiko du banan-banan jendeak ikus dezan nola egin.
Ikastaroa doanekoa da eta xaboiak egiteko egunean bertan behar den materiala Mandalarakoek jarriko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero 648 487 489 –Amaia– telefono zenbakira deitu.