Iraia Oiartzabalen diseinua.
Ezohiko moda desfilea egin zuten ostiral iluntzean Zarauzko Rezabal txakolindegian. Miriam Ocariz, Roberto Lopez Etxebarria, Iraia Oiartzabal eta Daniel M. Rabaneda diseinatzaileen jantziak erakutsi zituzten 24 modelok, eta luntxa izan zen dastagai ondoren bertaratu zirenentzako.
Miriam Ocariz bilbotarrarenak izan ziren erakutsi zituzten lehen diseinuak. Zetazko hainbat jantzi erakutsi zituen, bilduma askoren artean aukeratutakoak. Inprimatutako tela da bilbotarraren bereizgarria. Bigarren saioa Roberto Lopez Etxebarriak eskaini zuen. Eibartarrak gizonezko arropa egiten du, eta
Berlin-Moscu izeneko bilduma aurkeztu zuen, beroki iletsuz osatutakoa.
Etxebarriaren atzetik, Iraia Oiartzabal donostiarraren jantziekin desfilatu zuten modeloek. Txakolinaren koloreetan oinarritutako bilduma aurkeztu zuen, arina, eta parpailez hornitua. Daniel Rabaneda sevillarrak izan zuen jardunaldia ixteko ardura. Neoprenoz, zetazko rafiaz eta lurexez egindako jantziak aurkeztu zituen.