Inork erreklamatu ez dituen 80 bizikleta enkantera aterako ditu Zarauzko Udalak larunbatean

Zarauzko Hitza 2013ko uztailaren 8a

2010ean bildutako 80 bizikleta aterako dituzte enkantera. Amaia Ventas Udalak 2010ean bildu  eta inork erreklamatu ez dituen 80 bizikleta enkantera aterako ditu larunbatean Merkatu plazan, 09:00etatik aurrera.   Herritarrek bertara joan, gustuko bizikleta aukeratu eta horregatik zenbat ordainduko luketen idatzi beharko dute paper batean, haien izen-abizena eta telefono zenbakiarekin batera. Ez dute hasierako prezioarik jarriko, eta zein ordutan amaituko den ere ez dute zehaztuko. Urtero hainbat bizikleta agertzen dira herrian. Asko identifikatu ezin direnez, udalak biltegi batean jasotzen ditu. Egun 400 bizikletatik gora daude bertan. Horregatik antolatu dute enkantea. Irabaziak kale heziketa programetara bideratuko dituztela jakinarazi du Jabier Etxaburu Udaltzaingoaren arduradunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide