Nerea Etxeberria azpeitiarrak triatloian Euskadiko txapela lortu du

Nerea Uranga 2013ko uzt. 8a, 14:52

Nerea Etxeberria Euskadiko txapeldun izan da (argazkia: triatloi.org) Joan den larunbatean  (uztailak 6) Garain (Bizkaia) distantzia erdiko Euskadiko triatloi txapelketa (2 km- 90 km- 21 km) jokatu zen. Emakumezkoetan txapela Nerea Etxeberria azpeitiarrak lortu zuen; Euskoman Triatloi Taldeko kidea da eta proba bukatzeko 05:29:38ko denbora behar izan zuen. Gizonezkoetan Javier Miguel andoaindarrak irabazi zuen, 04:28:01 denborarekin. - Sailkapena: Emakumezkoak: 1. Nerea Etxeberria Lizaso (Euskoman TT):  5:29:38 2. Arantzazu Perez de Arenaza Elizondo (Donostia TT): 5:39:49 3. Veronica Dominguez Villazala (Ko TT):  5:46:19 Gizonezkoak: 1. Javier Miguel Benedited (Saltoki Trikideak): 4:28:01 2. Alberto Bravo Sanchez ( C. D.B.T.T): 4:28:02 3. Aitor Regillaga Beloki (Tolosaldeko TT): 4:30:17

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide