Narruondo San Kristobal jaietako egitarauaren barruan, proba bitxia jokatu zen igande eguerdian. Orioko neskak eta mutilak Oikiako Jokin Gijarroren astoaren aurka neurtu ziren.
20 minutuko tiraketa egin behar izan zuten parte-hartzaile bakoitzak. Neskek eta astoak 550 kiloko harria eraman behar izan zuten; mutilek, aldiz, 800 kilokoa. Emaitzak hauek izan ziren:
-Neskak: 46 plaza eta 2 zinta.
-Mutilak: 61 plaza.
-Astoa: 61 plaza eta 7 zinta.
Beraz, gutxigatik izan bazen ere, astoa izan zen probako irabazlea.
Egun hauetako egitaraua
Sankristobalak ez dira oraindik amaitu. Hona hemen geratzen diren ekitaldiak:
Festa Batzordearen egitaraua
Uztailak 10, asteazkena: Kristobal deunaren eguna
10:00etan, suzirien jaurtiketa.
10:30ean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00etan, herri meza. Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
19:00etan, zaldi proba ekitaldia, Azkonetaren eta Imanol ‘Paolla’-ren zaldiekin.
Gure Ametsa elkartearen egitaraua
Uztailak 9, asteartea 21:30ean, zaldi probak, Juanito Aginagalde eta Narrondo tabernako plazaratu gabeko abereekin.