Giro ederrean ospatu dute Zubialdeko Eguna

Ane Olaizola 2013ko uztailaren 6a

Aizarnazabalgo Zubialde auzoa bizirik dagoela erakutsi dute herritarrek; hango eguna ari dira ospatzen, eta giro herrikoia da nagusi. Trikitilariek auzoa girotu bitartean, herri kirol jaialdia egin dute; Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a harri-jasotzailea eta Esteban Zumeta eta Xabier Bergara aizkolariak nor baino nor aritu dira. Izetaren bi urteko seme Unax Iruretagoienak ere bere erakustalditxoa eskaini du bertaratutakoen animopean. Eguerdian, berriz, bazkaria egingo dute auzoan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide