Zumaiako Natur Taldeak eta Zumaiako Udalak Santiagoko hondartzako Oenothera landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egin dute gaur goizean. Ekimenarekin herritarren artean natura zaintzeko kontzientzia bultzatu nahi dute. Horregatik, antolatzaileentzat oso garrantzitsua da auzolana. «Modu horretan denok parte hartuko dugu gure ingurua zaintzen». Auzolanean parte hartu duten lagunek adierazi dutenez oso erraz ateratzen da landarea, sustrai eta guzti. Pasa den astean egin zuten ekimen bera Zarauzko Iñurritzan.