Hainbat hilabeteko lehiaren ondoren bakarkako dardo liga amateurra bukatu da Orion. Osman Ariel Siles, Orion bizi den gazte nikaraguarra izan da txapeldun. Finalean iazko partaide berberak izan ziren: Osman Ariel Siles eta Andoni Larraza oriotarra, emaitza, ordea, ezberdina izan zen, finaleko lehia estuaren ondoren, Larrazaren irabazle postua hartu baitzuen txapeldun berriak.
Ander Garcia eta Jose Inazio Azkonobieta aritu ziren hirugarren posturako lehian eta Garciak eskuratu zuen brontzezko domina.
Ligaren ondoren, lau dardo jokalari geratzen dira finalerdietarako. J.A. Martín Otero, Juanjo Arruti eta Aitor Gorri sailkatuta daude jadanik eta laugarren parte hartzailea Alberto Oliden eta Liberrek jokatu ondoren jakingo da zein den.