Zestoak Donosti Cup finalaurrekoetan agurtu du

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 5a

Donosti Cup txapelketan fase finala jokatzen ari da Zestoa. Donosti Cup futbol txapelketan Zestoako kadete nesken taldeak finalaurrekoa jokatuko du gaur arratsaldean Andoainen, Madrilen kontra. Hortxe bukatu da zestoarren txapelketako lana, 5-1 galduta. Hala ere, txapelketa bikaina egin du Zestoako nesken taldeak. Gaur goizean, Zubietan, final-laurdena jokatu du Patriots taldearen kontra, bana egin dute, baina penaltietan Zestoako neskek irabazi dute. Txapelketa hasi zenetik pausoz pauso aurrera egin du Zestoak, atzo Herrialde Katalanetako San Gabriel taldeari 1-0 irabazi zioten fase finalerako aukera eskuratuz. Donosti Cup futbol txapelketa astelehenean hasi zen. Mundu osoko 416 talde ari dira jokatzen, horietatik nesken taldeak ehundik gora dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide