Gaur eguerdian Urola Kostako Udal Elkarteak Talentu Ihesa Ekiditen programako amaiera ekitaldia egin du eta ekimenean parte hartu duten 15 gazteri ziurtagiria eman diete. Talentu Ihesa programa Urola Kostako enpresen lehiakortasuna hobetzeko planaren baitan abiatu zuten. "Kualifikazio altuko gazte asko ditugu eskualdean eta talentu hori galtzeko edo kanpora joateko arriskua dugu. Bestalde, eskualdeko enpresek nazioarteko merkatuetan sartzeko eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko laguntza behar dute" azaldu du Amaia Guruzeta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak. Testuinguru horretan bi osagai horiek elkartu eta Talentu Ihesa Ekiditen programa abiatu zuen udal elkarteak.
Programa bi ataletan banatzen da. Alde batetik, gazteek nazioartekotzeko eta barne ekintzailetzarako gaien inguruko 150 prestakuntza izan dute eta ondoren ikasitakoan oinarrituta gazteek eta enpresek elkar lanean proiektuak garatu dituzte, IMH, Onura Colsulting eta Urola Kostako Udal Elkartearen aholkularitzarekin.