Inpernupe Kultur elkarteak, hil honetan urteurrena ospatuko duela eta, ekimen ugari egiten ari da. Hurrengo astelehenean hasita, beste bati ekingo diote. Kasu honetan diseinua, kartelgintza eta irudien moldaketari helduko zaio. Uztailari geratzen zaizkion 4 astelehenetan, hilaren 8an hasita, arratseko 8etan, Photoshop taillerra egingo dute tabernan. Diseinu munduan ezagunena eta erabiliena den programari beldurra galdu edota trikimailu batzuk ikasteko 4 saio egingo dituzte.