Aritz Aranburu Mr Price Pro Ballito txapelketako une batean. Kelly Cestari
Aritz Aranburu surflari zarauztarrak bosgarren txandan Maxime Huscenot frantziarrari egin dio aurre Mr Price Pro Ballito txapelketan, Hegoafrikan. Txanda horretan 15,66 puntu pilatu ditu; hartutako olatu onenak 7.8 puntukoak izan dira biak. Huscenotek, berriz, 4,50 eta 3,90 puntukoak hartu ditu, 8,40 puntu pilatuz guztira. Hori dela eta, finalaurdenetarako sailkatu da. Hurrengo txandan, berriz, Jordi Smith hegoafrikarrarekin lehiatuko da. Horrek 14, 43 puntu jaso ditu aurreko txandan, eta bere olatu onena 7,50 puntukoa izan da. Orain arteko txapelketako puntuazio altuena berak lortu du, ordea.
Txapelketa igandean amaituko dela aurreikusi dute.
http://mrpricepro.com gunean zuzenean jarraitu daiteke Hegoafrikako surf proba hori.