Igartua, Catalan eta Eizagirre Xake txapelketan irabazle

Karkara.eus 2013ko uztailaren 4a

Guztira 12 lagunek hartu zuten parte Sanpedrotako haurren egunean, Herriko Plazan xake taulak jarri eta haien aurrean beren estrategiak landuz fitxak mugituz aritu ziren 12 jokalari gazte. Hiru mailatan banatuta maila bakoitzeko jokalari guztiek elka...

Guztira 12 lagunek hartu zuten parte

Sanpedrotako haurren egunean, Herriko Plazan xake taulak jarri eta haien aurrean beren estrategiak landuz fitxak mugituz aritu ziren 12 jokalari gazte. Hiru mailatan banatuta maila bakoitzeko jokalari guztiek elkarren aurka jokatu zuten bi aldiz eta guztira bi ordu inguruz jardun zuten lehian. Bukaeran partaide guztiek jaso zuten domina eta irabazleek garaikurrak. Honakoak izan ziren maila bakoitzeko irabazleak:

  • Benjamin maila: Arantza Igartua
  • Alebin maila: Ander Catalan
  • Infantil maila: Eneko Eizagirre

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide