Iñurritzako biotopoa, Santa Barbara eta Pagoetako parkearen balioaz ohartarazteko eskuorria kaleratu du.
Zarauzko hondartza (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Zarauzko Udalak EMAS Europako Ingurumen Kudeaketa agiria lortu du aurten ere, hondartzako kudeaketan ingurumena bereziki zaintzeagatik. Besteak beste, ur eta energia kontsumoak murrizten, hondakinak «ahalik eta modurik egokienean» kudeatzen, lur azpiko urak eta bioaniztasuna zaintzen ahalegintzen da udala.
«Nabarmentzekoak dira, 2012. urtean jarri ziren hondakinak bereizteko edukiontziak, 5 kolorez bereiziak eta 2013rako aurreikusten diren lurrazpiko uren analisiak edo faroletako lanparen aldaketak», gogoratu dute udaletik.
Kudeaketa horren emaitzak urtero argitaratzen den
Ingurumen Deklarazioan ezagutu daitezke.
zarautz.org Zarauzko Udaleko web orrian eskuragarri dago dokumentu hori.
Eskuorriak Turismo Bulegoan
Eusko Jaurlaritzak Iñurritzako biotopoa, Santa Barbara eta Pagoetako Parke Naturala Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu ditu eta bakoitzarentzat zaintza neurriak, irizpideak eta ekintzak zehaztu. Udalak horien balioaz ohartarazteko eskuorri bat argitaratu du eta eremu horien zaintzan lanean jarraitzeko konpromisoa hartu. Turismo bulegoan daude eskuragarri eskuorriok.