Zumaiako Arraun Elkarteak postua jarriko du bihar, larunbata

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 5a

Zumaiarrak, artxiboko irudian (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Zumaiako Arraun Elkarteak arropa salmenta egingo du bihar arratsalde iluntze partean Erribera kalean; elastikoak, poloa eta banderak jarriko dituzte salgai. Horretaz gain, bazkideei motxila bana oparituko diete. Gainera, UROLA KOSTAKO HITZA-k argitaratu duen Estropadetako liburuxka arraun elkatearen postuan eskuratzeko aukera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide