Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaile eta ahaldun nagusi ohi Markel Olano Azpeitiko Batzokian izan zen atzo, asteazkena. 50 alderdikide eta alderdizaleen aurrean eman zuen hitzaldian, legealdiaren erdiari buruzko hainbat gogoeta plazaratu zituen. Egoera ekonomikoaz aritu zen bereziki Olano, eta Bilduren jarduera kritikatu zuen.