Duela urtebete hil zen lan instripuan Okin enpresako langile Gorka Ramos 26 urteko zumaiarra. Ezbeharraren urteurrenean Okineko langileek eta arduradunek zendua oroitzeko 10 minutuko elkarretaratzea egin dute gaur goizean enpresa aurrean, eta aurrerantzean urtero omenalditxoa egitea dute asmoa. Horretaz gain, Ramos gogoan izateko oroigarri bat jarri dute lantegian, langileek egunero ikusteko moduko toki batean.
Enpresa atarian egin duten elkarretaratzeko une bat (Aiora Larrañaga/Hitza)