Uztailaren 21ean korrituko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Horren harira, zenbait sari zozketatuko ditu antolakuntzak. Txartel bakoitzak 50 zentimo balio du eta ateratzen den diru guztia Aspanogi elkartearentzako izango da. Asteburu honetan ere txartelak saltzen arituko dira.
Sariak honakoak dira.
1. saria: Aste bat Kantabrian, itsaroaren alboan dagoen 4 izarreko hotel batean.
2. saria: bi lagunentzako gau bat Aizarnako Aranburu nekazaletxean, larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne.
3. saria: Lau bazkari Zumaia Hotelean.
Saritutako zenbakiak uztailaren 27an jakingo dira.