Eusko Protour Zarautz 2013 antolatu dute uztailaren 19tik 21era

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 4a

[Sasoian.info] Datorren urtean Espainian jokatuko da saskibaloiko Munduko Txapelketa, eta horren harira antolatu dituzten jardueren artean, 3x3 txapelketa sorta egingo dute estatu osoan, eta Euskal Herrikoa Zarautzen jokatuko da, uztailaren 19tik 21era. «Euskadiko Saskibaloi Federazioak egin zigun proposamena, hemengo onena Zarauzkoa dela esanez. Antolakuntza ona geneukala eta toki egokia dela argudiatu zuten, eta gure bitartez antolatu nahi zutela proposatu ziguten», adierazi du ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeko saskibaloi ataleko kide eta txapelketaren antolatzaileetako bat den Joxe Lizasok. Horrela sortu da Eusko Protour Zarautz 2013. Jarraitu irakurtzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide