Sanpedroak jendetsuak eta plaza inguruan kontzentratuak izan dira

Karkara.eus 2013ko uztailaren 3a

Herritarrek parte hartze handia izan dutela azpimarratu du festa zinegotziak

San Pedro festak bukatuta batzuk opor usainean eta besteak lanera itzulita jaiek eman dutenari errepasoa egiteko momentua da. Festak jendetsuak izan dira, batik bat egunekoak. Kalean kontzentratu da jendea batik bat, hala esan du Jon Agirresarobe festa zinegotziak ikusi besterik ez dago zenbat ekitalditan egon den plaza betea eta ekitaldi batzuek nolako arrakasta izan duten. Horren adibide gisa jarri ditu festen hasierako deiadarra, Falconsen ikuskizuna, Candaseko musika bandaren kontzertua, Aniztasun Eguneko ikuskizunak…

Ikuskizun berezien harira aipatu du Candaseko bandakoak harrituta zeudela urtean kontzertu gutxi eskaintze baitituzte hainbeste jenderen aurrean; Falconsekoak ere, hainbeste jendez inguratuta aritu izanagatik pozik zeuden.

Bestalde, herriko taldeen lana ere goraipatu nahi izan du festa zinegotziak eta egitaraua oinarrian oriotarrek osatzen dutela eta horrek ematen diola bizia herriari. Herriko taldeen laguntzaz osatzen dira jaietako ekitaldi asko eta hori benetan eskertzekoa da. Esaterako, erraldoi eta buruhandiak txistulari taldearekin atera dira egunero ordu berean Kultur Etxetik eta hori arau izan gabe, ohitura bihurtu da eta jendea gerturatu da. Hori ez da noski urtetan finkatzen ari den ekitaldi edo ikuskizuna: festa hasierako deiadarra, trikitixa txapelketa, erretiratuen hamaiketako eta bazkaria, danborradak... eta beste hainbat ere badaude.

Taberna giroa batik bat larunbat gauean izan zen eta ostiral eta igandea apalagoak izan ziren, eta orduan ere plaza inguruan piztu zen giroa.

Festetan ohikoak izaten dira txikizio eta liskarrak, baina aurten apenas izan dira: hesi bat agertu da uretara botata eta zuhaitzen bat apurtuta edo errotik aterata, baina oro har lasai joan dira jaiak, dio Agirresarobek.

Festak, beraz, herri giroan eta kalean ospatu dira Oriori bizitasuna emanez. Horren erakusgarri dira honako argazkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide