Goikoetxeak eta Lopezek partida bakarra jokatuko dute udan Euskal Herrian

Baleike 2013ko uztailaren 3a

Iñaki Osa Goikoetxeak ez du iaz lortutako bakarkako munduko txapelketa defendatuko uda honetan. Azpitxapeldun izan zen Imanol Lopez ere ez da saiatuko txapela irabazten. Biek ere uko egin diote Jai Alive enpresak egindako eskaintzari eta uda honetan ez dute Euskal Herrian jokatzen diren txapelketetan parte hartuko. Goikoetxeak eta Lopezek partida bakarra jokatuko dute udan Euskal Herrian. Markinan izango da, uztailaren 16an, bertako zesta eskolak antolatutako jaialdi batean. Haren ondoren, Estatu Batuetara itzuliko dira, abuztuan hasiko den xistera denboraldia prestatzera.

Iñaki Osa Goikoetxeak ez du iaz lortutako bakarkako munduko txapelketa defendatuko uda honetan. Azpitxapeldun izan zen Imanol Lopez ere ez da saiatuko txapela irabazten. Biek ere uko egin diote Jai Alive enpresak egindako eskaintzari eta uda honetan ez dute Euskal Herrian jokatzen diren txapelketetan parte hartuko.

Goikoetxeak eta Lopezek partida bakarra jokatuko dute udan Euskal Herrian. Markinan izango da, uztailaren 16an, bertako zesta eskolak antolatutako jaialdi batean. Haren ondoren, Estatu Batuetara itzuliko dira, abuztuan hasiko den xistera denboraldia prestatzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide