Sanpedrotako larunbaterako iragarrita zegoen su artifizialen ikuskizuna bertan behera geratu zen Eusko Jaurlaritzako Portuen zuzendaritzak haiek botatzeko baimenik eman ez zuelako. Jakitera eman denez, suak bota behar zituen Pirotecnia Zaragozanak bazuen diru kopuru bat kobratzeko eskubidea, baina Udaletik jakitera eman denez, eskubide horri uko egin dio eta beraz piroteknia etxe ezagun honek ez du ezer kobratuko. Honekin azken egunetan herrian zabaldu diren zurrumurruei erantzun nahi die Udalak.