Aurten ere Frantziako Tourrera irteera antolatu dute Azpeititik, Oñatikoekin batera. Ostiraletik igandera artekoa da. Bidaiaren prezioa helduentzako 150 euro da eta 12 urtetik beherakoentzako 75 euro. Ordainean autobuseko joanetorria, jatekoa eta edatekoa sartzen dira. Egonaldia kanping dendetan egingo dute. Izena Aitzaki kirol dendan edo 943 150738 telefonoan eman behar da.