http://youtu.be/1IFFVHTZANc
Uztailaren 20an Azpeitiko gaztetxearen 8. urteurren festa egingo dute, eta "giroa berotzen hasteko" hainbat iragarki prestatu dituzte, ikus-entzunezko formatuan. Hau da aurreneko zatia.
Egitaraua:
-Uztailak 15 . 17:00etan, mural pintaketaren jaiaren hasiera, gaztetxe kanpoan.
-Astean zehar, murala pintatzeko eta baltsak egiteko aukera izango da Gaztetxean.
-Uztailak 20.
- 11:00etan, baltsen erakusketa eta eta hamaiketakoa plazan ·
- 12:00etan, baltsak uretara. Lehia.
- 14:30ean, bazkaria Gaztetxean. Egun osoko txartelak Txarrantxa, Korrale eta Orkatzen salgai. Aurrez: ikasleek 8 euro eta lana dutenek 12 euro. Egunean bertan: ikasleek 10 euro eta lana dutenek 15 euro. 300 sarrera egongo dira gehienez, beraz, azkar erosteko gomendioa egin dute.
- 17:00etan, kalejira eta ur jolasak.
- Ondoren, pintxo jana Gaztetxean.
- 22:30ean, kontzertuak.Bazkaltzera joan ez direnek 3 euroko sarrera hartu beharko dute pintxo janerako eta kontzertuetarako.