Zestoatik Lizarrara bizikleta irteera antolatu dute

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 2a

Uztailaren 14rako Zestoatik Lizarrara (105 kilometro) bizikleta irteera antolatu du Zestoako Txirrindulari Elkarteak. 07:45ean irtengo dute bizikletaz Gurutzetik, Lizarran bazkaldu eta ondoren autobusez itzuliko dira herrira. 18 urtetik gorakoentzako irteera da. Parte hartu nahi dutenek izena Zestoako kiroldegian eman behar dute uztailaren 10erako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide