Hainbat lanposturako deialdi irekia egin du Urola Erdiko Mankomunitateak. Aldi baterako sei hezitzaile hautatzeko lehiaketa oposizio irekia deitu du; bilketa zerbitzurako koordinatzaile bat kontratatzeko deialdia egin du; eta, kamioi gidarien lan poltsa osatzeko lehiaketa oposizio irekia. Informazioa 943-857319 telefonoan eskuratu daiteke.