Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzailea (Onintza Lete Arrieta)
Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzaileak 80 altxalditan 9.075 kilo bizkarreratu zituen atzo Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan, Usurbilen. Hala, Gipuzkoako harri txikietako zazpigarren txapela eskuratu zuen. Aise eskuratu zuen garaipena, txapelketako hiru modalitatetan altxaldi gehiena eginda: 125 kiloko zilindroa 32 aldiz jaso zuen Irigoienek, 100 kiloko bola 26tan eta 112,5 kiloko kubikoa 22tan. Haren atzetik bigarrena Jesus Mari Iruretagoiena
Izeta III.a izan zen, honek 8.250 kilo altxatu zituen eta hirugarren egin zuen Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.ak 7.950 kilo.