Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaleko minbiziaren aurkako kanpaina hasi du. Hilabete osoan zehar Gipuzkoako kostaldeko eta barrualdeko hamabost udalerritan garatuko du jarduerajk. Elkarteko langile aditu zein boluntarioek, kamioi berezi baten laguntzaz, hondartza eta kiroldegiak izango dituzte geltoki, eta euren asmoa azaleko minbizia ekiditeko prebentzioaren alde egitea izango da, bereziki umeekin. Nahi duen orok bere azalean duen melanina maila neurtu ahalko dute, eguzkipean egon daitezkeen denbora jakin dezaten. Aldi berean, elkarteak antolatutako txokora gerturatzen direnek, eguzkia hartzerakoan kontutan hartu beharrekoei buruzko informazioa jasoko dute, baita azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak ere. Horrez gain, zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
Uztailaren 18an eta 19an izango dira Zarautzen, hilaren 22an Azpeitin, Zumaian 29an eta 30ean, Getarian abuztuaren 1ean eta 2an Orion. 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik.