Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztelekuko frontoian golf saio berritzaileak eskainiko dituzte ostiralean, doan, 10:00 - 14:00 bitartean. 8 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta daude, eta saiook ordubete iraungo dute. Ordu erdi joku luzea (swing) eta beste ordu erdi joku motza (putt) praktikatuko dituzte parte-hartzaileek. Aldiko, 16 lagunek jardungo dute. Interesa dutenek Gazte Informazio Bulegoan eman ahalko dute izena, astearte eta ostegunetan 11:15-13:30 eta 17:00-20:00 bitartean eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.