Basarriren omenezko kontzertua emango du Zarautz Abesbatzak hilaren 20an

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 1a

Uztailaren 20an, larunbatean Inazio Eizmendi Basarri-ren omenez kontzertua emango du Zarautz Abesbatzak. Udako kontzertu hori aurten bertsolariari eskainiko dio, haren jaiotzaren mendeurrenean. Hiru atal izango ditu emanaldiak. Hasieran hiru eliz kantu abestuko dituzte, Basarrik berak gogoken zituenak. Ondoren, kanta ezagunak, herrikoiak eskainiko dituzte, eta azkenik, olerki eta bertsoz osatutakoak. Hiru bertsolarik hartuko dute parte, Iñaxi Etxabek, Jon Azpillagak eta Jose Luis Gorrotxategik. Frantziskotarren elizan izango da, 22:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide