Salbatore Mitxelena Ikastolak eskerrak eman dizkie triatloi egunean jarritako txosnan lagundu zutenei

Urola Kostako Hitza 2013ko uztailaren 1a

"Prentsa ohar honen bidez, Salbatore Mitxelena Ikastolaren izenean, gure eskerrik beroena eman nahi diegu Triatloi egunean jarritako txosna aurrera ateratzen laguntza eskaini ziguten lagun eta talde guztiei. Inor ahazten ez zaigulakoan, mila esker:!

Ikastolako gurasoak, Zarauzko Triatloi Taldea, Udala, Vista Alegre Auzo Elkartea, Trikitilariak eta Erraldoiak, Eutxorrei Konpartsa, Putzuzulo Amets Fabrika, Rugby Taldea, AEK, Txirrindulari Elkartea eta kantari moduan aritu ziren gure ikasle ohiak: Altxu eta Arri, Paul, Patxi eta Peru, Unax Noga, Arrutiko Intxaurrak, Beñat eta Garazi Intxauspe, Isuo Sasia, Mor more, Iker Itxaso eta Onintza Garcia eta Oihana Guridi".

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide