Zarauztarrak artxiboko irudian
Asteburuan emaitza onak lortu ditu Orioko arrauneko lehen taldeak. Bigarren egin zuen Laredoko estropadan, Kaikuren atzetik, eta igandean ere bigarren helmugaratu zen, Tiranen atzetik, Portugaleten. Ondorioz, sailkapen nagusian hirugarren postua atzean utzi, eta bigarren postuan kokatu da.
Zumaia ere fin aritu da asteburuan: 11. postua eskuratu zuen larunbatean, eta zazpigarren sailkatu zen igandean.
Sailkapen orokorrean hamaikagarrenak dira zumaiarrak.
Zarautz finen Elantxoben
KAE1 ligari dagokionez, zarauztarrak ibili dira finen asteburuan. Elantxobeko Bandera jokatu zuten igandean, eta bosgarren postuan helmugaratu zen Zarautz. Getariak bederatzigarren egin zuen, eta Orioren bigarren taldeak, berriz, azken postuarekin konformatu behar izan zuen.
Ikusi sailkapen orokorra.