Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20:01 denboran helmugaratu zen atzo arratsaldean Ibai Alba 1.800 metro korrika, 6 kilometro bizikletaz eta berriz 1.000 metro korrika egin ondoren. Gotzon Iruretagoiena izan zen bigarren gizonezkoetan, 20:46 denborarekin. Hirugarren, berriz, Andoni Campos, 21:39 denborarekin. Emakumezkoetan, Maria Mendibe nagusitu zen, 22:09 denborarekin. Bigarren egin zuen Eva Pelaezek, 24:23 denborarekin. Bi horiek izan ziren parte-hartzaile bakarrak emakumezkoetan. Gizonezkoetan, bederatzi izan ziren orotara. Orioko Herri Ikastolak antolatutako proban haurrek eta gaztetxoek ere hartu zuten parte: LH 4., 5. eta 6. mailakoek 800 metro korrika, 2 kilometro bizikletaz eta 600 metro korrika egin zituzten, eta DBHkoek 1.000 metro korrika, 3 kilometro bizikletaz eta 800 metro korrika.